"Gure ikasleen arazoak ez ziren teknikoak, emozionalak baizik"

Erredakzioa 2016ko ots. 21a, 15:15

JUNKAL SANCHEZ (Irun, 1969) eta IÑAKI RODRIGO (Gasteiz, 1972) Zaraobe Institutuko ikasleekin emozioak lantzeko prozedura sortu dute propio. Hori guztia gida batean jaso dute.

Esparru akademiko hutsa ez dena lantzeko programa abiatu duzue Zaraoben. Noiz eta nola bururatu zitzaizuen eta zergatik garatu duzue?

JUNKAL SANCHEZ (Amurrio, 1969), IÑAKI RODRIGO (Gasteiz, 1972) Zaraobe Institutuko ikasleekin emozioak lantzeko prozedura sortu dute propio. Hori guztia gida batean jaso dute.

Esparru akademiko hutsa ez dena lantzeko programa abiatu duzue Zaraoben. Noiz eta nola bururatu zitzaizuen eta zergatik garatu duzue?

Egia esanda, akademikoak ez diren konpetentziak hasi ginen lantzen duela 3 bat urte. Emotional learning izeneko Europako ikastaro batean hartu nuen parte eta bertan hezkuntza prozesuan zeharkako konpetentziek duten garrantziaz ohartarazi gintuzten, eta honen harira dinamika asko landu genuen. Horietako dinamika batzuk ekarri nuen Zaraobera eta martxan jarri.

Gure ikasleek izaten zituzten arazoak teknikoak ez zirela konturatzen ginen, emozio arlokoak ziren, alegia”.

Beraz, emozioak nola kudeatu irakasten ahalegindu behar genuen.

Gerora, hori bidea zela konturatu ginen eta gehiago nahi izan genuen sakondu, eta Bilboko enpresa baten laguntza izan genuen; enpresa horrek bere eredu propioa garatu du, gustuko izan genuena, eta institutuan ezartzen saiatu ginen ikasturte batez.

Asko ikasi arren, eredua Lanbide Heziketan ezartzea ez zela erreza konturatu ginen; beraz, berariazko eredua behar genuela erabaki genuen”.

Ikasitakoaz probestu eta pasa den ikasturtean gure gida landu genuen, gure errealitatera moldatua.

Zeintzuk dira lantzen dituzuen esparruak eta nola egiten duzue?

Beste gauza batzuen artean pertsonaren izaera 5 eremutan adierazten dela ikasi genuen: nortasuna, giza arloa, gorputza, emozioak eta adimena.

Eremu bakoitzeko lortu edo entrenatu beharreko gaitasun edo konpetentziak izendatu genituen, eta bidea jorratzeko jarduera egokienak bilatu ere. Horrela, gauzatzen ditugun jarduera guztiak eremu batean kokatuta daude eta konpetentzia bat dute helburu.

Jarduera hauek hainbat motakoak dira; prozedura parte hartzaileak, ekintza osagarriak, ikaste-irakaste prozesuan txertatutako dinamikak, eta oro har, egiteko era bat direla esango nuke, komunikazioa, errespetua eta pertsona bera oinarria dituen era, hain zuzen ere.

Programak zer nolako harrera izan du ikasleen aldetik? Nabaritu duzue eragina?

Printzipioz eta normala denez, ikasleak eszeptikoak dira; bestalde harritu egiten dira, ez baitaude ohituta halako eskemak entzutera eta halako dinamikak ehgitera.

Esate baterako, ikasturte hasieran egiten ditugun dinamikekin (talde dinamikak), norbera taldearen aurrean aurkeztu eta lehenengo konfiantza loturak ezarri helburu dutenak, harritu egiten dira ikasleak, ez dute espero. Baina aldiz oso probetxuzkoak dira, benetan ondo baloratuak.

Beste adibide ona Yoga saioa da; ez dute espero lanbide heziketako ikasketetan holako jarduera egingo dutenik; aldiz, euren balorapena ezin hobea da eta urtero errepikatzen dugu”.

Eragina? Zaila da guretzat hori neurtzea, ikasleek gurekin 2 ikasturte baino ez dute ematen, eta hori denbora laburregia da ikasleen bilakaeran eraginik sumatzeko, baina giro orokorrean nabaritzen dela esango nuke, eskolan dagoen giroan, hain zuzen ere; giro lasaia, orekatua.

Hala ere, seguru gaude hazi bat izango balitz bezala, zerbait geratzen dela. Guk bakarrik elkarbizitzan eragina ona duela esan dezakegu. Edozein kasutan, azken finean pertsonak gara, edozein metodo edo eredu pertsonek gidatzen dute eta euren eskuetan dago.

Zein irakasleen aldetik? Bizkaiko hezitzaileen arreta ere deitu du, ezta?

Irakasleentzat ere oso berria da kontu hau, eta, ikasleak bezala, batzuetan haiek ere harritu egiten dira, baina badakite irakaskuntzan aldaketa eman behar dela, eta gure barnean eman behar den aldaketan hasten dela; hor dago koska, eta erronka. Bidea egiten gabiltza eta irakasle guztiak gure laguntza eta errekonozimendua dute.

Bai, dinamika honen berri izan zutenean Bizkaiko orientatzaile batzuk guregana etorri ziren ezagutzeko asmotan”.

 Gurekin egon zirenean lan taldea gida hau lantzen ari zen, orain bukatuta dago eta martxan. Oso interesgarritzat jo zuten egiten ari garena, eta oso berritzailetzat. Zoriondu egin gintuzten eta ausarta ginela azpimarratu, haiek lanean ari ziren eskoletan antzekorik lantzen ez zela adierazi ziguten.

Beste egitasmo batzuk ere ezarri dituzue (Bizitzarako kurrikuluma, sare sozialetan trebakuntza...), azalduko diguzue zertan dautzan?

Bizitzako kurrikuluma oso tresna boteretsua da. Nortasun eremuan kokatzen dugu, eta norberaren gaitasunak ezagutzea du helburu.

Ikasleek euren bizitzan sakondu beharko dute, familiak izandako eragina aztertu, txikitan gustatzen zitzaiena, lehengo eta oraingo lagunak, zeintzuk diren haien ahuleziak eta indarguneak...eta abar.

Kurrikulum klasikoetan trebakuntza teknikoak adierazten dira; gure ustez teknikoak ez diren trebakuntzak horiek bezain garrantzitsuagoak dira, zalantzarik gabe, eta ez bakarrik guretzat.

Sare sozialak gorputza arloan ditugu kokatuta. Gorputza komunikazioaren konpetentziarekin lotzen dugu eta. Eta komunikazioaz hitz egiten badugu, sare sozialak kontzeptua aipatu beharra dago. Sare sozialen erabileraren inguruan hausnartu behar dute. Sare sozialetan geure burua nolabait islatzen dugu, eta beste pertsona batzuek ikusi dezakete eskaintzen dugun irudi hori. Hori hartu beharra dute kontutan sare sozialak komunikatzeko tresnatzat erabiltzen dutenean.

 

 

 

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide