Amurrion jazo da istripua goizeko 08:00ak aldera, A-624 errepidean, Inoso herriko sarreratik gertu, hain zuzen. Hiru autok eta kamioi batek elkar jo dute eta 3 pertsonek zauriak izan dituzte horren ondorioz. Gainera, gidari bat harrapatuta geratu da ibilgailuan, hori bai, suhiltzaileek askatu dute.
Bi anbulantzia, suhiltzaileak eta Ertzaintza gerturatu dira lekura eta errail bat moztu dute. Ertzaintza trafikoa -momentuz motela da- zuzentzen ari da errepidea garbitzen duten bitartean.