100 proposamen baino gehiago jaso ditu udalak auzo batzarretan

Erredakzioa 2016ko mar. 1a, 08:11

Bañuetaibar, Alkinar, Goikolarra, Landako, San Jose, Larrabe eta San Rokeko auzo batzarrak egin eta gero, udalak 100 proposamen baino gehiago bildu ditu.

Batzarrik jendetsuenak Goikolarra eta San Jose auzoetakoak izan dira. Udalak nabarmendu du publikoaren profila hetereogenoa izan dela, baina gazte gutxi bertaratu zirela batzarretara.

 

 

Bañuetaibar, Alkinar, Goikolarra, Landako, San Jose, Larrabe eta San Roqueko auzo batzarrak egin eta gero, udalak 100 proposamen baino gehiago jaso ditu.

Batzarrik jendetsuenak Goikolarra eta San Jaso auzoetakoak izan dira. Udalak nabarmendu du publikoaren profila hetereogenoa izan dela, baina gazte gutxi bertaratu zirela batzarretara.

Proposamenen artean hauek daude. Batetik udalerriko eremu batzuetan argiteria hobetzea eta bestetik, zenbait neurri ezartzea ibilgailuek Bañuetaibar, Landako, San Roque, Landaburu eta Félix Murga kaleetatik eta Larrabe kaletik Mendiko kalera zirkulatzean hartzen duten gehiegizko abiadura kontrolatzeko. Horrez gain, dute ibaira botatzen diren isuriak kontrolatzeko eta herritarrek tamaina handiko zaborra biltzeko zerbitzua behar bezala erabiltzea ere eskatu dute. San Roque auzoakoek uraren presioarekin duten arazoa azaldu zuten batzarrean, eta San Jose auzokoek taula kortxodun bat jartzeko eskatu zuten.

Udaleko sailek orain iradokizunak aztertuko dituzte eta horien balorazio teknikoa egingo dute. Ondoren, teknikoki bideragarriak diren proposamenen aurrekontu-ebaluazioa egingo da, eta, datu horiekin guztiekin, gauzatu ala ez erabaki.

Horrez gain, uztailean beste bilera bat egin behar dela aurreikusi du udalak, eskaeren egoera eta aurreikusitako jarduketak aztertzeko.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide