Amurrioarren % 93k udal-zergak eta -tasak borondatez ordaintzeko epean ordaindu ditu. Udalaren iritziz, datu horiek udalerriko biztanleek herritartasun-erantzukizun handia isla dira.
Arabako Foru Aldundiaren estatistiken arabera, %10epe barruan ez ordaintzea da ohikoa eta Amurrio zenbateko horren azpitik dago.
Ordaindu ez duten pertsonei edo erakundeei ordainketa-erreklamazioa adierazteko gutun bat bidali zaie eta hasierako zenbatekoaren gaineko % 5eko errekarguari buruzko informazioa eskaini zaie bertan. Jakinarazpena egiten den momentutik, ordainketa egiteko 10 eguneko luzapen-epe bat ezarri zaie.
Udalbatzak data hori igaro ondoren ordaindu gabe jarraitzen duen pertsonaren zorraren berri emango dio Arabako Foru Aldundiko Agentzia Exekutiboari, premiamendu bidez kobra dezan.