STOA S.L ingeniaritza enpresa arduratuko da Frontoi kalearen obren inguruko proiektua idazteaz. Udalak 17.847,50 euro eskaini dizkio horretarako.
Proiektuak kale osoa berritzea, trafikoa berrantolatzea, oinezkoentzako eremu berriak sortzea eta instalazioak berritzea barne hartuko du. Horrez gain, herriko instalazio eta zerbitzu guztiak ere berrituko dira: ura, saneamendua, komunikabideak, argiteria, elektrizitatea...
Amurrioko alkatea den Josune Irabienen arabera, “herritarrek lehentasuna izan behar dute herriko erdigunean. Izan ere, proiektu honekin eremu horren bizi-kalitatea hobetzea aurreikusi da, baita gunea erakargarriagoa bihurtzea ere, saltokien bizitasuna handituz eta kutsadura mailak murriztuz”.
Herritarren parte hartzea
Urte bukaeran herritarrek proiektuan parte hartzeko lehen fasea abiatu zen, zeinetan herritarrek haien iradokizunak egin zituzten. Hori dela eta, udalak hurrengo asteetan proiektuaren bigarren fasea martxan jarriko du, egin beharreko lanei buruz auzokoei zein saltokiei galdetzeko.