Tubos Reunidos enpresak aurkeztu zuen atzo enplegua erregulatzeko behin behineko espedientea Galindoko faktorian. Trapagako lantegiko behargin gehienei lanaldia %50ean murrizteko dokumentazioa prestatu du zuzendaritzak.
Atzo egin zuten bilera sindikatuek eta enpresako arduradunek. Printzipioz, langileek urte erdiz lan egingo lukete eta beste erdiz langabeziako subsidioa kobratu beharko lukete.
Sindikatuek adierazi dute neurriak ia langile orori -432 guztira- eragingo diela.
Amurrioko lantegia
UGT-Euskadiko Metalgintza Federazioko presidenteak adierazi dio EFE Agentziari ez duela baztertu antzeko espedientea aurkeztea zuzendaritzak Amurrioko faktorian.
Hala ere, Amurrioko Tubos Reunidos enpresako langile ordezkariek ez dute horren berririk.