Zaraobe Institutuko Batxilergoko 1. mailako 26 ikasle Italiara joango dira gaur, Salerno hirira, astebeteko egonaldia egitera. Bi irakasle joango dira eurekin, eta bertako ikasleen familien etxeetan hartuko dute ostatu.
Astean zehar Italiako hainbat txoko bisitatzeko aukera izango dute ikasleek, bertako ikasleekin zuzenean harremantzearekin batera.
Hori da, hain zuzen ere, ekimenaren helburua: ikasleak beste kultura bateko pertsonekin erlazioak garatzea. Hortaz gain, "Aiara eskualdearen izena" mapan jartzea ere du ekimenak xede, ikastetxetik azaldu dutenez.
Ikasle-trukaketa bidaia izango da: irailean (oraindik zehaztu gabeko data batean) alderantziko bidaia emango da eta Italiako ikasleak gerturatuko dira Amurriora.