Arabako elkarteei, entitateei eta kolektiboei 12 bertso-saio dohainik antolatzeko eskaintza publikoa

Arabako Bertsozale Elkartearen helburu orokorra Araba bertsozaletzea da. Egitasmo ezberdinak proposatzen ditu helburu hau gauzatzeko asmoz. 2008an ARABA BERTSOZALE egitasmoa martxan ipini zuen, ahalegin berezia eginez bertsolaritza ezezaguna den tokietara eta kolektiboengana hurbiltzeko. Era berean, bertso-saio bat bilgune delarik, euskararen erabileran positiboki eragin nahi du Arabako Bertsozale Elkarteak: euskararen presentzia soziala, kantitatea eta kalitatea bultzatuz jai giroan eta kultur programazio orokorrean.

Arabako Bertsozale Elkartearen helburu orokorra Araba bertsozaletzea da. Egitasmo ezberdinak proposatzen ditu helburu hau gauzatzeko asmoz. 2008an ARABA BERTSOZALE egitasmoa martxan ipini zuen, ahalegin berezia eginez bertsolaritza ezezaguna den tokietara eta kolektiboengana hurbiltzeko. Era berean, bertso-saio bat bilgune delarik, euskararen erabileran positiboki eragin nahi du Arabako Bertsozale Elkarteak: euskararen presentzia soziala, kantitatea eta kalitatea bultzatuz jai giroan eta kultur programazio orokorrean.

2016an, eskaintza publiko honen bitartez, 12 bertso-saio dohainik antolatzeko eskainiko zaie irabazteko xederik gabeko Arabako elkarteei, entitateei eta kolektiboei; haiek bertso-saio bat antola dezaten Araban; Gasteiz eskaintza honetatik kanpo dago.

Helburuak
- Bertsolaritza ezezaguna den Arabako tokietara eta kolektiboengana hurbiltzea; Gasteiz ez da sartzen eskaintza honetan.
- Bertso-saioak antolatzeko berezko iniziatiba sustatzea.
- Bertso-saioen bitartez euskararen ekosistema elikatzen eta garatzen jarraitzea.

Aurrekontua
7000 euro, 12 bertso-saio

Eska dezaketen kolektiboak
Bertso-saio bat dohainik antolatzeko eskaera egin ahal izango dute Arabako irabazteko xederik gabeko elkarteek, entitate publikoek (udalak, kontzejuak) eta kolektiboek (jai batzordeak, gazte asanbladak...nahiz eta izaera juridikorik ez eduki).
Ezin izango dute eskatu irabazteko xedea duten kolektiboek eta Gasteizko elkarteek, entitate publikoek eta kolektiboek.
Eskatzaile bakoitzak eskaera bat egin ahal izango du.

Eskaeren aukeraketa egiteko irizpideak
Arabako Bertsozale Elkarteko Zuzendaritzak ondorengoak kontutan hartuko ditu 12 eskaerak aukeratzeko:
- Arabako bertso-eskolen eskaerak.
- Bertso-saio gutxi egiten diren herrietarako eskaerak.
- Bertso-saio gutxi antolatu duten kolektiboen eskaerak.
- Urriaren hasiera baino lehen egingo diren eskaerak.
- Bertso-saioaren hartzaileen ezaugarriak; bertso-saio gutxi entzundakoak badira.
- Kolektibo antolatzaileak bertso-saioari eman ahal dion babesa.

Aurreko urteetan dagoeneko programatzen den bertso-saio bat finantzatzeko eskaera bada baztertuko da. 

Bertso-saioak Araba osoan zehar banatzeko ahalegina egingo du Arabako Bertsozale Elkarteak, hau da, 12 saioak Aiaraldean, Gorbeialdean, Lautadan, Mendialdean, Arabako Errioxan, Trebiñun eta Añanan banatzen saiatuko da.

Eskualde batean saio bat antolatzeko nahiko eskaerarik egongo ez balitz Arabako Bertsozale Elkarteak eskumena izango du eskualde horretan saio bat ziurtatzeko.

Aurkezteko epeak
Eskaera egiteko azken eguna martxoaren 11n, ostirala.

Eskaera nola egin
Martxoaren 11n baino lehen, informazio hau helarazi beharko zaio Arabako Bertsozale Elkarteari eskaera egiteko:
- Data
- Herria
- Lekua (taberna, aretoa, elkartea…)
- Ordua
- Bertso-saioaren formatua (bertso-bazkaria/afaria, poteoa, betso-pilota…)
- Zergatik antolatu? (helburuak)
- Hartzaile kopuruaren aurreikuspen bat
- Hartzaileen ezaugarriak (euskaltegikoak, gazteak…)
- Antolatzailea: Izena, herria, email edo telefonoa

Eskaera nora bidali
Arabako Bertsozale Elkartera, araba.sustapena@bertsozale.eus emailera. Edo telefonoz, 675 70 79 71

Erantzuna
Apirilaren 12an eskatzaileei jakinaraziko zaie eskaera onartzen zaien edo ukatzen zaien.

Eskaera onartuz gero eskatzaileak ondorengoak egin beharko ditu bertso-saioa gauzatzeko:
- Eguna zehaztu (2016ko  gabonak baino lehen izan behar da), herria, ordua eta lekua.
- Formatua zehaztu: bertso-afaria/bazkaria/merienda, edo bertso-triki-poteoa, edo bertso-pilota…
- 2 bertsolari aukeratu: EHko bertsolarien zerrenda bidaliko zaie. Bertsolariak 3 maila ezberdinetan banatuta daude: A maila, B maila eta C maila. Eskatzaileak aukeratu beharko ditu B mailan dagoen bat eta C mailan dagoen beste bat. Gomendatzen da bertsolari bat arabarra izatea.
- Aukeratutako formatuaren arabera gai-jartzaile bat ere kontrata dezakezue. (Eskaera guztien artean 4 gai-jartzaile kontratatzeko aukera egongo da). Gomendatzen da gai-jartzailea arabarra izatea.
- Data, ordua, formatua, eguna eta bertsolarien Izenak zehaztuta LANKUra deitu 943 26 07 55 http://www.lanku.eus (Maddi) Haiek deituko diete bertsolariei eta gero esango dizute lotuta daudenean. LANKUk Arabako Bertsozale Elkarteari bidaliko dio bertso-saioaren gastuaren faktura.
- Saioaren komunikazioa eskatzaileak egin beharko du. Kartel bat digitalean eta paperean (Arabako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren logoa sartu behar dira)

2016ko Araba Bertsozale eskaintza publikoa pdf-n deskargatzeko sakatu hemen.

Diru laguntzaileak:

Arabako Foru Aldundia

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide