Amurrioko EAJ-PNVk herriko jaietako zekorketa tradizionalaren ordez, beste zezen ikuskizuna antolatzearen aldeko apustua egingo du.
Jeltzaleek azaldu dute, datuen arabera, azken urteotan behera egin duela nobilladaren ikusleen kopuruak.
Amurrioko udal gobernu taldearen aburuz, “biztanleek, gaur egun, beste gustu batzuk dituzte; eta horrek zekorketako ikusleen kopuruan eragin zuzena izan du”. Azken urteotan, zekorketa abuztuaren 15ean ospatzen zen, Andra Mari egunean.
Beste ekintza bat
Hutsune hori betetzeko beste aukera bat eskaini dute. Ekintza horrek balio beharko du jaietako egun handian herrira jendea erakartzeko.
Ateak itxi gabe
Etorkizunean zekorketak egiteko eskakizuna egonez gero, berriro ere egiteko azterketa eta hausnarketa egingo dela adierazi du EAJ-PNV-k, “Amurrioko bizilagunen eskakizunaren arabera azken erabakia hartuko da”.
Alderdiaren esanetan, herriko gainerako zezen ikuskizunak ez dituzte aldatuko, “ez dira ikuskizun hauek guztiz kendu nahi; baizik eta, beste ikuskizun mota baten ordez aldatu. Ikuskizun hauek ikusleak erakarri behar ditu; baina, ez bakarrik Amurriokoak, ingurukoak era bai.”