Munduko herrialde bortitzenen irudiak eskainiko ditu gaurtik eta martxoaren 6a bitartean Elexondoko Pasealekuan egongo den”Erdialdeko Amerika Beltza” argazki erakusketak.
Irudiak El Salvador, Honduras eta Guatemalako errealitatea islatzen dituzte. Izan ere, herrialde horietan hilotzak kalean aurkitzea egunerokoa da eta baldintza jasangaitzak dituzten espetxeak gaizkile-taldeen eskuetan daude. Gainera ospitaleak bala eta matxete zauriak dituztenekin gainezka daude.
2009 eta 2015 urteak bitartean “El Camino” eta “Sala Negra” proiektuen emaitza dira irudiak. Urte horietan argazkilari batzuk Erdialdeko Amerikako biztanleria gutxietsiaren sufrimendura gerturatu ziren, pairatzen duten bortizkeriaren gordintasuna eta bere ondorio eta testuinguruak ezagutzera emateko helburuarekin.