Aimara Amurrioko Antzerki taldeak martxoaren 19rako prestatu ditu II. Antzerki Jardunaldi Laburra. Amurrioko Kultur Etxean eta La Casonan izango da jardunaldia eta arratsaldeko 19:00etatik 21:00ak arte iraungo du.
Ordu erdiro pase bat egongo da eta paseen arabera 4,5,6,7 edo 8 euroko sarrera ordaindu behar izango da. Hauek dira egun horretan egongo diren antzezlanak:
-
Shalom Aleijem (La paz sea con vosotros)
-
Delirios de grandeza
-
Amor en breve en un acto vandalico
-
Tu recuerdo me dejo frio
Komedia Antzerki Jaialdia apirilaren 15tik 17ra
Amurrioko Antzokian izango da Komedia Antzerki Jaialdia apirilaren 15tik 17ra. Eslava Antzerki Konpainia izango da humorea jarriko diona jaialdiari. Hauek dira egun horietan zehar egongo diren antzezlanak:
-
La cena de los idiotas
-
Cada loco con su tema
-
El metodo Gröhnholm
-
La extraña pareja