Amurrioko Udalak udalerrian garapen iraunkorra sustatzeko, eta Ingurumena Kudeatzeko Sistema ezartzeko aktiboki lan egiten du. Horregatik eta hartutako konpromisoagatik saria jaso du.
EMAS ingurumen-kudeaketa berriaren, gardentasunaren eta ingurumen-partaidetzaren ikurra da eta udalak. Sistema horrek onura hauek ekarri ditu:
-
Ingurumenarekiko jokabidea etengabe hobetu da.
-
Alde interesdunen (administrazioa eta herritarrak) arteko harremanena hobetu da.
-
Dirua aurrezteko aukera sortu da.
-
Udalaren barruan ingurumenaren alde egiten den lanera hurbiltzeko sistema integratua ezarri da.
-
Beste erakunde batzuk ingurumenarekiko jokabidea hobetzera bultzatu ditu.