Arratsaldeko 19:00ean Amurrioko Musika Eskolak inauterietako kontzertua eskainiko du Antzokian. Eskolako hainbat taldek parte hartuko dute, hala nola 6 urteko haurrek, bi combo taldek, “Hasperen” ahots zuriko koroak, gitarra taldeak eta ganbera-musikako zenbait talde txikik.
Ikuskizuna hainbat emanaldik osatuko dute. Emanaldiek munduan eta kultura ezberdinetan zehar bidaia egingo dute: Vivaldiren Venezia, Beatles-en eta Amy Winehousen britaniar musika eta Boliviako goi-lautadako musika-tradizioa biziberrituko dute. Guztira 100 artistak baino gehiagok parte hartuko dute.
Antzokiko beste ikuskizun batzuk
Aste honetan bi pelikula proiektatuko dituzte antzokian. Bata euskaraz,” Koko, dragoi txiki” igandean arratsaldeko 17:30ean izango dena. Bestea, ordea, erdaraz izango da, “45 años” eta bi egunen ezberdinetan eskainiko dute: igandean 19:30ean eta astelehenean 20:00ean.
Hilabete honetan gainera, bi antzerki ere egongo dira Antzokian. “Los huerfanitos” otsailaren 13an izango da 20:00ean eta “Erdi Bana” otsailaren 20an ordu berean.