Amurrioko estazio meteorologikoa 1955. urtetik darama lanean boluntarioen lanari esker. Baina, gaur egun dagoen boluntarioa, Fernando Arregik, txanda pasaren mementoa iritsi dela uste du.
Boluntarioaren lana, egunero goizeko 7:00ak eta 9:00ak bitartean, estazioan momentuko tenperatura eta aurreko eguneko tenperaturarik altuena eta baxuena apuntatu behar ditu. Horrek gain, plubiometroan dagoen ura ere neurtu beharko du.
Interesa duen edozein pertsonak izan daiteke boluntario, baina eguneroko konstantzia izatea ezinbestekoa da. Ez da inolako ikasketa motarik izan behar. Gainera, etxean lorategia izatekotan, estazioa bertan kokatu daiteke pertsona horren erosotasunerako.