Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusiak Tubacex bisitatu du gaur

Ramiro González Arabako diputatu nagusia, Pilar García de Salazar diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuarekin batera, gaur goizean Tubacex enpresako instalazioetan izan da Laudion eta Amurrion.

Foru gobernuko goi mailako ordezkariak Arabako enpresen beharrizanak eta egoera aztertzen ari dira hainbat bileratan, eta topaketa hau horietako bat da. Halaber, foru gobernuak Arabako lurraldea suspertzeko dituen politika ekonomikoak azaltzen ditu.

Ramiro González Arabako diputatu nagusia, Pilar García de Salazar diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuarekin batera, gaur goizean Tubacex enpresako instalazioetan izan da Laudion eta Amurrion.

Foru gobernuko goi mailako ordezkariak Arabako enpresen beharrizanak eta egoera aztertzen ari dira hainbat bileratan, eta topaketa hau horietako bat da. Halaber, foru gobernuak Arabako lurraldea suspertzeko dituen politika ekonomikoak azaltzen ditu.

Alvaro Videgain Tubacex enpresako administrazio kontzeiluko lehendakariak, Jesús Esmorís kontseilari delegatuak eta Celestino Danis TTI eta AcerAlavako eragiketa zuzendariak Ramiro González diputatu nagusia eta Pilar García de Salazar diputatu nagusiordea hartu dituzte eta lagundu diete soldadura gabeko altzairu herdoilgaitzezko eta nikel aleazioko hodiak fabrikatzen dituzten altzairutegira eta lantegietara egin duten bisitan.

Ramiro Gonzalezek topaketa horretan azaldu duenez, “gaur Tubacex bisitatzen dugu, hodien arloko enpresa bat, Arabako ekonomian oso arlo garrantzitsua dena; izan ere, Araban dagoen langabezia kontuan hartuta, maila bereziki altua duen eskualdean baitago kokatuta, Aiaraldean. Bagatoz entzutera zeintzuk diren dituzten ardurak, zein den egoera eta Arabako aldundiaren lankidetza eskaintzera”.

Beste alde batetik, Tubacexeko kontseilari delegatuak hitz egin du Arabako lantegietan lortutako eragiketa bikaintasunaz. Gainera, konpainairen plan estrategikoaren betetze mailaren berri eman die bisitariei; izan ere, lehenengo fasea (kutxa sortzea eta finantzak tinkotzea) arrakastaz bukatu baita. Gaur egun, hazkunde fasea garatzen ari dira.

Tubacex Araban egoitza duen multinazional bat, munduan liderra dena soldadura gabeko altzairu herdoilgaitzezko eta aleazio altuko hodiak fabrikatzen. Hodien eskaria egiten duten arlo nagusiak hauexek dira: petrolio eta gasekoak, petrokimikoak, kimikoa eta energiakoa, salmenten % 90 baino gehiago baitira.

700 milioi eurotik gorako salmentak dituztela, taldeak Espainiatik kanpora egiten ditu salmenten % 95 baino gehiago. Produzkio lantegiak ditu Espainian, Austrian, Txinan, Italian, Estatu Batuetan eta Indian, eta zerbitzu zentroak Brasilen, Frantzian eta Houstonen. Halaber, filialak eta bulego komertzialak ditu hamalau herrialdetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide