Boluntarioek zuzendutako tailerra abiatu dute Amurrioko San Jose auzoan, doan. Asteazkenero eta maiatza bitartean, interesa duen edonork joan daiteke margotzera.
Bi orduko tailerra izango da, 15:00etatik 17:00etara, baina bakoitzak nahi duen denbora joan daiteke, betiere ordutegia errespetatzen badu. Zabaleko ikastetxearen beheko solairuan izango da tailerra. Margotzeko hainbat teknika erabiliko dituzte eta ikasle bakoitzak bere materiala eraman beharko du.
Margolariek euren ekintza artistikoa garatzeko tokia bilakatu eta pinturaren arteari buruz ikertzeko aukera zabaldu nahi dute. Gainera, marrazten eta pintatzen ikasi nahi dutenek ere, parte hartzeko aukera izango dute. Tailerra zuzentzen duten boluntarioek zer material eraman aholkatuko dute eta lan artistikoa gauzatzeko jarraibideak emango dituzte.