Madeira Iralara Aste Santuko bidaia antolatu du Mendiko Lagunak Taldeak. Martxoaren 24tik apirilaren 1a bitartean izango da bidaia.
Trekkingaz gozatzeko bidai izango da, izan ere 5 egunetan zehar trekkinga praktikatu dute. Bi egun libre ere izango dituzte. Bata Funchalen eta bestea Lisboan. Amurriotik Lisboaraino autobusez egingo da bidaia eta ondoren hagazkinez Madeiraraino. 7 eguneko loaldia egingo dute Funchaleko hotel batean eta mantenu erdian. Ondoren Lisboara joango dira hegazkinez eta bertan eguna pasatu ostean Amurriora autobusez itzuliko dira berriz ere.
Irteera martxoaren 24, osteguna, goizeko 04:00ean izango da eta itzulera berriz, apirilaren 1ean, ostirala, goizeko 9:00ean.
Izen ematea
Otsailaren 9tik 18ra bitartean egin ahal izango da izen ematea. Horretarako Mendiko Lagunak-en egoitzara jo beharko da (astearte eta ostegunetan 19:00taik 21:00ak arte). Pertsona bakoitzak gehienez bi inskripzioa egin ahal izango ditu. Beharrezkoa izango da NAN agiriaren fotokopia eramatea. Bidaiak 600euroko kostua du (50 euro gehiago bazkideak ez direnentzat) eta izen ematea egin eta 4 egun beranduago 300 euroko ordaindu beharko dira.