Euskal Herriko Itzulia 2016ko ibilbide gehiena zehaztu zuten arren, duela gutxi azaldu dute Garrastaxun -Baranbion- izango dela Araban eta Aiaraldean egingo den etapa bukaera bakarra.
Apirilaren 5ean Markinatik etorriko da etapa hori eta amaiera gogorra izango du; mendateak 2,8 kilometro ditu eta %10,5eko bataz besteko aldapak. %20ko maldak banan banako igoera ekarriko du ziurrenik eta ikusgarria izango da bertaratuko den txirrindularitza zaleentzat.
Garrantzitsua da azpimarratzea apirilak 4 eta 9a bitartean izango dela Euskal Herriko Itzulia. Markinan hasiko dute eta Eibarren bukatu. Arraten urtero ematen den mendate igoera izango da jarraitzaileentzako erreferentzia.