12 eta 16 urte bitarteko gazteek kirolaz eta euskaraz gozatu ahal izango dute GazteEKIN ekimenari esker. Ekimenak euskararen erabilera bultzatzea du helburu eta horretarako abentura saio ezberdinak egingo dituzte.
Lehenengo txangoa otsailaren 21ean izango da. Elurretako erraketekin ibilbide gidatua egiteko aukera izango dute gazteek. Horretarako Valdezkaray eski estazioaren inguruetara joango dira. Martxoaren 5ean, ordea, espeleologia egingo dute Iguarako kobazuloan, Opakuan.
Urteko beste txangoak
-Martxoak 20: Eskalada + Rapela + Oreka tailerra (Orokoko Santutegian, Araba)
-Apirilak 24: Orientazioa + Autobabesa (Etxegoien, Amurrio)
-Maiatzak 22: Arroila jaitsiera (Antoñana, Araba)
-Ekainak 26: Kayak + BTT (Landa, Araba)
-Irailak 17-18: Bi eguneko egonaldia Urbasan (Nafarroa)
- Urriak 23: Mendi Ibilaldia (Urkiola, Bizkaia)
- Zazaroak 23: Zubi saltoa (Atxazpi, Ondarrua)
- Abenduak 18: Mendiko teknikak (Valdezcaray, Errioxa)
Izen emateak
Izena emateko orri eta adierazpen orria sinatuta irteera eguna baino 2 ostiral lehenago Kultur Etxean aurkeztu beharko da. Laboral Kutxako kontu korronte zenbakian irteerari dagokion zenbatekoa ordaindu izanaren agiria ere erakustea beharrezkoa izango da.
Kontu korrontearen zenbakia: 3035 0089 18 0890020005 (Laboral kutxa)
Kontzeptua: Izen-abizena + Jardueraren izena
Gurasoen baimen orria eta irteerak dirauen bitartean partaideak euskaraz hitz egiteko konpromisoa jasotzen duten agiriak sinatuta ere ekarriko dira.
Informazio gehiago: