Mikel Alvaro futbol jokalari amurrioarra Georgiako Dinamo Tbilisi taldera itzuli da. Duela urte batzuk bertan jokatu zuen -2011-2013 bitarteko denboraldiak, alegia- eta liga irabazi zuen, besteak beste.
Horrezkero, Azerbaiango Inter Bakun aritu zen, baina klubarekin arazoak izan ostean -soldatak zor zizkion- taldea utzi eta azken hilabeteotan Zelanda Berriko Auckland-en jokatu du, ASB Premiership ligan, hain zuzen.
Atzo hasi zen Dinamo Tbilisirekin entrenatzen Mikel Alvaro.