Galera ekonomiko handiak Tubos Reunidosen; ekoizpenaren zati bat Iruñeara bideratu dezake enpresak

Erredakzioa 2016ko urt. 31a, 23:43

Urtarrilean hiru istripu gertatu dira Amurrioko Tubos Reunidos lantegian. Azken biek (ostegunekoa eta bart gauekoak) kalte ekonomiko larriak eragin ditu. Osteguneko suteak milioi bat euro baino gehiagoko galera ekarri dio enpresari, eta ematen du bertako azpiegiturak berrezartzeko gutxienez 6 hilabete beharko direla.

Miloi bat euroko galera izan zuen Tubos Reunidos enpresak ostegunean gertatutako istripuan soilik. Horri atzoko suteak eragindako kalteak gehitu beharko dizkio enpresak; pabiloi bat erre baitzen atzo.

Gaur suhiltzaileak, langile finkoak eta behin behineko beharginak aritu dira lantegian garbiketa egiten.

Iruñeara ekoizpen zati bat

Azpiegiturek izandako kalteak direla medio, ekoizpenaren zati bat Iruñeako Acecsa enpresara bideratuko dute, Tubos Reunidos taldekoa da lantegi hori ere.

Azido klorhidrikoa ibaian

Atzoko sutea piztu zen azido upelak dauden pabiloian, eta itzaltzeko suhiltzaileek ur ugari erabili zuten. Upelek zeukaten azido klorhidrikoak -zehaztu gabeko kopurua- ibaian bukatu du. Gaur bistakoa zen eragina.

Ingurumen Saileko eta Ura Agentziako teknikariak egon dira gaur egoera aztertzen.

Sare sozialetan askok zabaldu zuten atzo laino toxikoa sortu zela, baina Gentza Alamillo Aiarako alkateak kontrakoa adierazi zien herritarrei. Josune Irabien Amurrioko alkatea ere enpresara hurbildu zen.

[video:https://vimeo.com/153686336 width:600 height:350]

Istripua

Gertakaria 19:30ak aldera jazo zen, pabiloi batean sutea piztu eta gero. Aiara, Gasteiz eta Derioko suhiltzaileak ez ezik, Karrantza, Amurrio eta Alonsotegiko Babes Zibileko taldeak ere bertaratu ziren. Ez zen zauriturik egon.

Urtarrileko 3. istripua izan zen atzokoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide