Udalak herriko logotipo berria aurkeztu du

Erredakzioa 2016ko urt. 29a, 11:31

Atzo prentsaurrekoa egin zuen Amurrioko Alkatea Josune Irabienek herriko logotipo berria aurkezteko. Udalak adierazi du: “logotipo berriak herria nabarmentzen duten baloreak adierazten ditu, baita garapen iraunkorra, ingurumen zainketa eta ekologia ere.”

Atzo prentsaurrekoa egin zuen Amurrioko Alkatea Josune Irabienek herriko logotipo berria aurkezteko. Udalak adierazi du “logotipo berriak herria nabarmentzen duten baloreak adierazten ditu, baita garapen iraunkorra, ingurumen zainketa eta ekologia ere.”

Logotipo berria eta udalerriaren armarria elkarrekin jasoko dituzte. Diseinu berria dokumentu ofizial guztietan agertuko da, baita erakundea agertzen den euskarri berrietan ere.

Horrez gain, dagoeneko daudenak moldatuko dira webgunean, www.amurrio.eus, zein mezu elektronikotan. Era berean, Udalak Facebooken dituen hainbat profiletan, liburutegiko webgunean eta twitterren ere agertuko dira.

DYNAPYME enpresak egin du lana eta tokiko erakundeak 2.528,90 euro ordaindu dizkio.

Logotipoa gaur San Anton azokan

Logotipoa gaur egongo da asteko merkatuan jarriko den stand-ean. Hiru binilo distiratsu izango ditu eta euskarri horretan itsatsita egongo dira.

Apymca merkatarien elkartearen eskaintza aztertu ostean, Amurrioko Udalak stand bat jartzea erabaki zuen, izan ere, herriko denden eskaintzak jasotzeko.

Stand

Udalak, Amurrio bidean eta Apymcak stand bat sortzeko lehiaketa deitu zuten eta aurkeztutako proiektuen artean, “Ad Interior Desing” barne-diseinuko estudioaren “No Roots” proiektua hautatu zuten.

Proiektua osatzen duten hamabost saltokiak -zapata-denda eta kirol-denda bat- stand-ean bertan egongo dira eta txandaka erabiliko dute.

%80ko diru-laguntza

Standaren kostua 4.526,03koa da, eta Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatutako laguntza bati esker % 80ko diru-laguntza eman ahal izan da; izan ere, laguntza hori Kooperazio, Dinamizazio eta Lehiakortasun estrategiak lortzeko diru-laguntza da.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide