Urietagoiko, El Pendiente, Izartza eta Mendiko pistetan konponketa lanak egin ditu Amurrioko Udalak. Horretarako 8.548,89 euro inbertitu ditu udalak.
Baso pista horietan atontze lanak egin ditu udalak, hala nola, urak desbideratu, arekak konpondu, urak eten eta errodadura lur-zoruetako lurrak berriro profilatzea. Pista horiek azken urteko euriteengatik eta asko erabiltzeagatik ildoak eta zulo handiak sortu dira, horregatik konponketa lanak beharrezkoak izan dira, hortik igarotzea arriskutsua baitzen.
Horrez gain, konpondutako bideak estrategikoak dira, herri-mendietako azalera zabaletara eramaten dutenak. Eremu horiek baso potentzial handia dute, eta erregai kopuru handia ere. Hori dela eta, garrantzitsua izan da lanei ekitea, ez bakarrik baso ustiapenen kudeaketari erantzuteko eta ekoiztutako egurrari irteera emateko, sutea edo istripua gertatuz gero, esku-hartze azkarra ahalbidetu ahal izateko.