Orain Amurrio, EH Bildu eta Guk Bai alderdiek prentsa oharra zabaldu dute salatzeko atzoko udalbatzan EAJ, PP eta PSE-EEren bozek eragotzi zutela 2 mozioren eztabaida.
Larrialdiko prozedura baliatu zuten Orain Amurrio, EH Bildu eta Guk Bai taldeek bi mozioak proposatzeko, baina gainerako alderdiek ez zuten horren beharrik sumatu.
Mozioak ziren kontraten langileen baldintzen hobekuntza eskatzeko eta animalien aurkako tratu txarrak ekiditeko.
Orain Amurriok, EH Bilduk eta Guk Baik adierazi dute orain arte larrialdiko prozeduraren bitartez hainbat gai onartu direla udalbatzan eta atzoko arazoa izan zela gainerako alderdiek ez dutela nahi mozioen edukiak eztabaidatzea.