Eguraldiaren ondorioz Altubeko Mendatea ixten denean AP-68 autobidea doakoa izatea eskatuko du Amurrioko udalak

Erredakzioa 2016ko urt. 28a, 12:49

Amurrioko udalbatza egingo dute gaur 19:00etan eta AP-68ko autobideari buruz arituko dira, besteak beste. Hasiera batean, Amurrio Guk Baik mozioa aurkeztu zuen Arabako Foru Aldundiak azpiegitura liberalizatu dezan eta, geroago, EAJk ordezko testua prestatu zuen.

Amurrioko udalbatza egingo dute gaur 19:00etan eta AP-68ko autobideari buruz arituko dira, besteak beste. Hasiera batean, Amurrio Guk Baik mozioa aurkeztu zuen Arabako Foru Aldundiak azpiegitura liberalizatu dezan eta, geroago, EAJk ordezko testua prestatu zuen.

Azkenean EAJk landutako mozioa eztabaidatuko dute udal taldeek eta, printzipioz, aho batez onartu dute txertatzea udal osoko bilkurako gai zerrendan.

Mozioa babestuz gero, Amurrioko Udalak eskatuko dio Arabako Foru Aldundiari AP-68 autobidea doakoa izatea, betiere, Altubeko Mendatea ixten dutenean, eguraldiaren ondorioz.

Josune Irabien alkateak azaldu du, oro har, amurrioarrek erabiltzen dutela Altubeko Mendatea zeharkatzen duen errepidea. Hori dela kausa, bide hori igarotzea ezinezkoa denez, herritarrek AP-68 autobidera jo behar dute derrigorrez.

Kasu horietan zerbitzua doakoa izateko bitartekoak garatzeko eskatuko diote Arabako Foru Aldundiari.

Horrez gain, Gasteiz eta eskualdea lotzen duen garraio zerbitzua etengabe modernizatzeko ere exijituko diote erakunde foralari.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide