“Kamara ona izatea ez da nahitaezkoa argazki on bat egiteko”

Erredakzioa 2015ko api. 1a, 10:04

JANIRE USATEGUIk (Amurrio, 1985) argazkilari bezala egiten du lan. Aresketa Ikastolako argazki irakaslea da.

Diseinu grafikoa ikasi zenuen, baina argazkilaritzan finkatu zara.
Artearekin erlazionatutako kontuak betidanik gustatu izan zaizkit. Diseinu grafikoa egin nuenean zerbait plastikoagoa egin nezakeela ikusi nuen, baina argazkilaritzarekin lotura(1) handia zuela ohartu(2) nintzen. Gasteizen argazkilaritza ikasteko aukera zegoenez hor sartu nintzen.

JANIRE USATEGUIk (Amurrio, 1985) argazkilari bezala egiten du lan. Aresketa Ikastolako argazki irakaslea da.

Diseinu grafikoa ikasi zenuen, baina argazkilaritzan finkatu zara.
Artearekin erlazionatutako kontuak betidanik gustatu izan zaizkit. Diseinu grafikoa egin nuenean zerbait plastikoagoa egin nezakeela ikusi nuen, baina argazkilaritzarekin lotura(1) handia zuela ohartu(2) nintzen. Gasteizen argazkilaritza ikasteko aukera zegoenez hor sartu nintzen.

Photoshop eta antzeko programek zer egin dute, argazkilaritza hil edo eraldatu?
Eraldatu, erabat. Beste aukera baten moduan ikusten dut nik. Alde batetik argazkilaritza “purua” dago, eta bestetik, “ikututakoa”. Bi arte ezberdin dira, elkartzen diren bi arte.

Eta zuk zein duzu nahiago?
Argazkilaritza purua, baina orain ordenagailuarekin lanean nabil ere.

Zer da argazkigintza zuretzat, afizioa edo ofizioa?
Ikasten nabilenez ez dut nahiko nukeen adina(3) denbora argazkilaritzari dedikatzeko. Pila bat nabaritzen dut denbora falta.

Argazkilaritza irakaslea zara, baina.
Bai, Amurrioko Aresketa Ikastolan nabil orain, argazkilaritza Eskolaz Kanpoko Ekintza moduan irakasten. Ikasleak 13-15 urte bitarteko neska-mutilak dira. Oso gustura nago beraiekin. Duela bi urte hasi nintzen eta horretan nabil.

Zure azken irudietako asko zuri-beltzean ateratakoak dira.
Hala da, bai. Koloreak ematen duen informazio asko ezkutatzen du zuri-beltzak, eta horrek argazkia modu dramatikoago batean gerturatzea(4) dakar.

Batzuek diote kamara on bat izatea nahikoa dela argazki onak ateratzeko...
Askotan entzun dut hori, baina hori kitarra on batek melodia onak jotzen dituela esatea bezalakoa da. Kamara on batekin pixel asko izango dituzu, baina begia jarri behar diozu nahitaez. Badago mugikorrarekin argazki interesgarriak ateratzen dituen jendea ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide