Amurrioko udalak auzo batzarren txanda berria egiten hasiko da gaur. Bañuetaibar auzoakoen txand izango da gaur asrratsaldeko 18:30ean udaleko udalbatza aretoan.
Auzoetako batzarrek iaz jasotako ekarpenen balantzea egiteko balio dute, baita egungo egoera azaltzeko ere. Ekarpen berriak ezagutzeko eta batzarra bukatu osteko pausuak azaltzeko txanda zabalduko da. Auzobegiralea, auzoaren begiralea, bilerak azaltzen eta dinamizatzen dituen arduraduna da. Horrez gain, auzoaren eta udalaren arteko lotura da.
Asteazkenean, Alkinarreko auzokoen txanda izango da. Hori EPA lokaletan izango da arratsaldeko 18:30ean. Otsailean ere auzo batzar gehiago egongo dira:
-Goikolarra: otsailaren 1, auzo-elkartean 18:30ean
-Landako: otsailaren 3, udaletxeko udalbatzak egiten diren aretoan 18:30ean
-San Jose: otsailaren 3, auzo elkartean 18:30ean
-Larrabe: otsailaren 8, udaletxeko udalbatzak egiten diren aretoan 19:00ean
-San Roque: otsailaren 10, eliza ondoan dagoen lokalean 18:30ean