Amurrioko udalak hiri inguruko hainbat tokitan hobekuntzak egin ditu bide batzuk asfaltatuta. Zoru horiek egokitzeko egindako obren aurrekontua guztira 60.080,03 eurokoa izan da.
Asfaltatze lanak Etxegoien, Jose Pikatza, Larra, Mendiko eta Zaraten egin dituzte. Jose Pikatzako obran, Aiara Etorbidearekin egiten duen bidegurutzea igo dute espaloiarekin eta fresaketarekin berdindu ahal izateko.
Gainera, kaleko bide nagusia ere berritu dute. Zarate bidean, adibidez, hilerritik San Jose auzora doan zatia. Obra hori, auzokideek egindako eskaeraren ondorioz gauzatu dute, eremu horretarako sarbidea errazteko xedez.
Zubia
Amurrioko Udalak 7.041, 22 euro inbertitu du konpontzeko Iparralde geltokiaren gainean igarotzen den zubia. Juan Aranoa eta Olako guneak lotzen ditu azpiegitura horrek barandak jarri dituzte segurtasuna bermatzeko.