Carmen Ganzedok 35 urte eman ditu Amurrio Kultur Etxean zeramika ikastaroak ematen. Bere ikasleak oso ondo hezi ditu eta horiek irakaslearen erretretaren aurrean agur polit bat egin nahi izan diote.
Hori dela eta, ikasleek egindako lanekin zeramika erakusketa bat antolatu dute. Ganzedoren zerbitzu profesionala behar bezala saritu nahi izan dute zeramika eskolakoek eta baita udalak ere, erakusketaren antolakuntza lagundu baitu.
Igandean izango da erakusketaren azken eguna. Guztira 32 lan ditu eta gehienak antzinako lanak direla nabarmendu du Susana Corbella, zeramika ikastaroko irakasleak.