Amurrioko Udalak txakurrak aske ibili ahal izateko bi eremu berri egokitu ditu. Horiekin guztira 12 gune dira jada txakurrentzat egokitu dituzten espazioak.
Guneetako bat Goikolarrako eremuan kokatu du udalak, auzokideen eskaera bat baitzen. Futbol zelaiaren atzeko aldean kokatu dute gunea eta guztira 350 metro karratu ditu. Beste gunea Maskuribai inguruan dago eta 1.045 metro koadro ditu.
Txakurren gune batzuetan ez dago ordutegirik finkatuta, hala nola; Abiabarrin, Adarragan, Errotatxun, Gernikako Arbolan, Urkamendin -“Monte de los Ahorcados”-, San Roken, Maskuribain eta Goikolarran. Gainerakoetan bai ordea: neguan 19:00etatik 11:00ak arte eta udan 20:00etatik 11:00ak arte.