Gaueko 04:00etan gertatu da istripua Tubos Reunidos enpresako altzairutegian. Kono batek eztanda egin du eta hiru langile zauritu ditu. Beharginek erredura arinak izan dituzte. Eztandaren ondorioz sutea piztu da eta suhiltzaileek itzali dute.
Antza, konoak -bertan altzairutegiko zepa botatzen dute- ura zuen eta horregatik jazo da istripua. Oraindik ez dakite nola heldu den ura konora eta ikertu behar dute.
Sindikatuen salaketa
Sindikatuek salatu dute behin baino gehiagotan eskatu diotela enpresari segurtasuna areagotu dezan. Aldi berean, langileen ordezkariek gaineratu dute gehiagotan suertatu direla horrelako istripuak eta Colsa eta Tubacex enpresetan, antzeko gertakarien ondorioz, beharginak larri zauritu eta hil direla.