Maitasuna eta bizipoza landuko dituzte Aresketa Ikastolako jardunaldietan, gaurtik aurrera

Erredakzioa 2016ko urt. 17a, 00:00

"Pedagogia eta maitasuna. Bizipozaz hezi” lelopean Aresketa Ikastolak XVI. Hezkuntza Jardunaldi Irekia gauzatuko du urtarrilaren 18tik eta 22ra bitartean (gaur hasita, alegia). Hitzaldiak 19:00etan izango dira Katekesi Aretoan eta sarrera doakoa izango da.

Lehenengo solasaldia Marta Macho-Stadlerrek gidatuko du; EHUko matematika doktorea da eta zientziarekiko jakin-mina eta grina pizten saiatuko da.

"Pedagogia eta maitasuna. Bizipozaz hezi” lelopean Aresketa Ikastolak XVI. Hezkuntza Jardunaldi Irekia gauzatuko du urtarrilaren 18tik eta 22ra bitartean. Hitzaldiak 19:00etan izango dira Katekesi Aretoan eta sarrera doakoa izango da.

Lehenengo solasaldia Marta Macho-Stadlerrek gidatuko du; EHUko matematika doktorea da eta zientziarekiko jakin-mina eta grina pizten saiatuko da.

Bigarren hitzaldia ”Umorea, adierazmena eta sormena” Nestor Muzo klown argentinarrak eskainiko du hurrengo egunean, urtarrilaren 19an, hain zuzen ere.

Asteazkenean, urtarrilaren 20an, Violeta Gallego psikologoaren txanda helduko da. Bere hitzaldiak jolasaren garrantzia goraipatuko du, umeek ikasten segi dezaten. “Ez bakarrik hezkuntza arautuan, baita emozioak lantzeko ere”, azaldu dute.

Ostegunean, Jose Maria Toro irakasle eta trebatzaileak hitz egingo du. Aurreratu dutenez Lehen irakaskuntzan aritzeko beharrezkoa den grina berpiztea izango da hizlariaren helburua.

Joaquin Jimenez gorputz-psikoanalistak itxiko du jardunaldia. “Jakintzatik kargugabetzea. Hezitzailearen jarrera etikoa” izango da bere hitzaldiaren izenburua eta elkarrizketaren balioa nabarmenduko du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide