Amurrio eta Aiarako Elur Taldeak oraindik ez du negua disfrutatzeko aukera, ezin izan baitute eskiatu. Izan ere, azaroa eta abenduan egin behar zituzten txangoak, baina elur ezagatik bertan behera utzi behar izan zituzten. Asteburu honetan, 15etik 17ra Frantziar Pirinioetara joango dira, Peyragudesera.
Ez da hori urtarrilean egingo duten txango bakarra. Hilabete bukaeran, 29tik 31ra berriz ere bueltatuko dira Frantziar Pirinioetara, La Mongiera.
Otsailean beste bi irteera gauzatuko dituzte. Lehenengoa 12tik 14ra Frantziar Pirinioetara eta bestea 26tik 28ra Baqueirara.
Martxoan ere, beste bi txango egingo dituzte. Alde batetik, martxoaren 11tik 13ra Formigalera (nahiz eta tokia oraindik konfirmatu behar duten) eta bestetik, 24tik 28ra Andorrara (lekua ere konfirmatu behar dute)
Lehenengo txangoaren izen ematea
Asteburu honetako txangora joateko pertsona bakoitzak 130 euro ordaindu behar izango ditu (+5 euro bazkideak ez direnek eta +18 euro federatua ez daudenek).
Dirua KutxaBankeko 2095 3258 20 1092815702 zenbakian edo Laboral Kutxako 3035 0089 11 0890022995 zenbakian sartu behar dute interesdunek. http://www.elurtaldea.com web gunean dagoen formulario bete eta ordainagiria entregatu beharko da, izen ematea modu egokian egiteko.
Peyragudeseko txangoaren informazioa
Autobusa Amurriotik aterako da ostiralean arratsaldeko 18:00etan Telefonikako aparkalekutik eta Bilbon egingo du geldialdia ordu erdi beranduago.
Prezioan bidaia, 2 egunetarako forfaita eta Hameau du Balestas apartamentuetan 2 gauen egonaldia ordainduko dute.