EAEko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du udalak egindako kontratu bat

Erredakzioa 2016ko urt. 13a, 08:27

Hedabideek zabaldu dute EAEko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi duela Amurrioko Udalak esleitutako kontratu bat. Baliogabetu duten zerbitzu horren bitartez, tokiko erakundeak ogasun ikuskaritza eta kudeaketa egiten zuen.

EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Sala adierazi du enpresak ez zituela soilik laguntzaile lanak egiten, Ogasuneko Administrazioko langileen ardurak ere betetzen zituen, epaileen ustez.

Epaileek azaldu dute oso larria dela erakunde pribatu batek ogasunari lotutako informazioa lantzea, ikuskari lanak funtzionarioek soilik egin ditzakete-eta. Esate baterako, enpresa pribatuak aukera zuen topatutako diru ezkutuaren zati bat eskuratzeko.

Carlos Urquijoren helegitea

Estatuko abokatutza helegitea aurkeztu zuen Carlos Urquijo Espainiako Gobernu Ordezkariak bultzatuta. Hasiera batean, Gasteizko auzitegiak arrazoia eman zion Amurrioko Udalari, iazko maiatzean, hain zuzen. Azken epaiaren aurka ez dago helegiterik jartzeko aukera.

Jurisprudentzia

Erabakia garrantzitsua izan daiteke jurisprudentzia sortuko duelako. EAEn udal gehiagok jaso dute Carlos Urquijoren salaketa. Egoera horretan daude Astigarraga, Pasaia, Agurain edo Legutio.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide