"Enpresek pertsona kualifikatuak behar dituzte, baina ez da nahikoa gazteentzat"

Erredakzioa 2016ko urt. 12a, 11:10

OIHANE GILSANZ (Amurrio, 1980) Amurrio Bidean garapen agentziako langilea da eta ekintzaileentzat abiatutako HAZI programari buruz mintzatu da, jendeak parte har dezan.

Hasteko, zein da Hazi proiektuaren helburua?

HAZI proiektuak, Amurrio edo eskualdeko 20-35 urte bitarteko gazte kualifikatuak -goi mailako heziketa zikloa, diplomatuak, lizentziatuak, ingeniariak, arkitektoak edo graduak- lan mundura hurbiltzea du helburu, lan topaketa prozesua errazteko.

OIHANE GILSANZ (Amurrio, 1980) Amurrio Bidean garapen agentziako langilea da eta ekintzaileentzat abiatutako HAZI programari buruz mintzatu da, jendeak parte har dezan.

Hasteko, zein da Hazi proiektuaren helburua?

HAZI proiektuak, Amurrio edo eskualdeko 20-35 urte bitarteko gazte kualifikatuak -goi mailako heziketa zikloa, diplomatuak, lizentziatuak, ingeniariak, arkitektoak edo graduak- lan mundura hurbiltzea du helburu, lan topaketa prozesua errazteko.

Enpresek pertsona kualifikatuak behar dituzte, baina jada hau ez da nahikoa gazteek lana topatzeko. Enpresek aldaketetara ondo moldatzen diren pertsonak, gatazkak kudeatzen dakitenak, presiopean lan egiten dakitenak edo sentimenduak eta taldeak kudeatzen dakitenak behar dituzte. Nahiz eta erabakigarria izan, hautaketa prozesuan ez da hezkuntza kontuan izaten.

Zeintzuk dira eskainiko diren edukiak eta nola banatuko dituzue?

HAZIk zeharkako konpetentziak eta eduki teknikoak landuko ditu.

Zeharkako konpetentziak Aktibatu moduluaren bitartez jorratuko dira. Honetan 50 orduko hezkuntza teoriko eta praktikoa egongo da, 30 orduko talde autokudeatuta eta partaide bakoitzak 5 orduko tutoretzak izango ditu.

Landuko diren konpetentzia teknikoak 75 orduko 3 ikastarotan garatuko dira:

  • Berrikuntza, kreatibitatea eta proiektuen kudeaketa

  • Mugikor aplikazioen programazioa (hautazkoa, gutxieneko programazio ezagupenak eskatzen direlako)

  • Marketing eta trebetasun komertzialak

Gainera, partaideek benetako enpresa batean proiektua taldeka garatu beharko dute ikasitakoa aplikatzeko eta enpresetako lan dinamikara hurbiltzeko. Proiektuaren garapenerako 150 ordu estimatu dira. Proiektuak ReforAmurrioko moduluetan jorratuko dira.

Partaideen hautaketa prozesua eta enpresen proiektuen hautaketa urtarrilean hasi da. Enpresen lehiakortasuna hobetu lezaketen eta denbora edo bitarteko faltagatik aurrera eraman ez diren proiektuen bila gabiltza. Gazte kualifikatu hauen lankidetzarekin gauzatzeko.

Esate baterako, produktu edo zerbitzu berrien diseinua, mugikorrentzat aplikazioen garapena, produktu edo zerbitzu berrien merkaturatzea edo merkatu berrien ikerketa… moduko proiektuak izan litezke.

Zenbat iraungo du ikastaroak?

Otsailaren 5ean hasita maiatzaren bukaeraraino iraungo du ikastaroak. Guztira 385 eta 460 ordu bitarteko ikasketa prozesua izango da.

Prozesu guztian Amurrio Bideanek parte hartuko du gainbegiratzaile eta laguntzaile moduan.

Nola finantzatuko duzue Hazi proiektua eta nork antolatu du?

Programa hau Europar Gizarte Funtsaren Euskal Herriko Programa Operatiboa 2014-2020 HAZIk % 50ean finantzatzen du, eta GARAPEN-ek (garapen agentzien euskal elkarteak) koordinatzen du.

Horregatik antzeko ikasketa prozesuak aurki daitezke programara batu diren Euskal Herriko bestelako garapen agentzietan.

Hazi proiektuaz gain, jarduera gehiago egiten dituzue Amurrio Bidean, ezta?

Amurrio Bidean, Amurrioko Udaleko toki garapenerako elkartea da. Bertan herritarrei zein enpresei zuzendutako irakaskuntza jarduerak antolatzeaz gain, inguruko enpresa sareari laguntza ematen zaio eta turismo eta merkatari dinamizazio bultzatzen da.

Gainera, negozio ideia bat duen amurrioarrei edo Amurrion bere negozio ideiak garatu nahi dituzten pertsonei ideia eta bideragarritasuna aztertzen laguntzen zaie.

HAZIri buruzko informazio gehiago jasotzeko Amurrio Bideanera deitu 945891721 edo empresa@amurriobidean.org postara idatzi.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide