Aurten ere San Anton Elkartasun Azoka egingo dute Amurrion, urtarrilaren 17an, hain zuzen. Izena emateko epea urtarrilaren 1ean ireki zuten eta igandean, hau da, urtarrilaren 10ean, bukatutzat joko dute.
Ohitura denez, hainbat ekoizlek parte hartuko dute azokan. Gainera, horiek egindako ekarpenekin enkantea gauzatuko dute antolatzaileek. Lortutako dirua elkarte edo gobernuz kanpoko erakunde bati emango diote, nahiz eta oraindik ez duten erabaki. Aurreko edizioetan Laguntza eta Caritas hautatu zituzten horretarako.
Izena emateko hurrengo telefono zenbakietara dei dezakete interesdunek, arratsaldez: 664 081 883 edo 676 023 201.