Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko finalistak arituko dira Amurrion, igandean

Erredakzioa 2016ko urt. 5a, 10:27

Aurten ere ez dute hutsik egingo Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko finalistek Amurrioko zitara. Zortziak arituko dira bertsotan datorren igandean (urtarrilak 10) Amurrioko Antzokian 20:00etan hasiko den “Bertso jaialdian”. Jaialdi horren hamaikagarren edizioa izango da aurtengoa.

Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, Igor Elortza, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga jarriko dira mikrofonoaren aurrean. Gai-jartzailea Naroa Sasieta izango da.

2013an ospatu zen Bertsolaritza Txapelketa Nagusiaren azken edizioa. Arzallus izan zen garaile, eta bigarren postua lortu zuen Lujanbiok.

Sarrerak Kultura Etxean salgai

Sarrerak Amurrioko Kultura Etxean daude salgai, zortzi euroren truke. Amurrioko Antzokian ere egongo da tiketak eskuratzeko aukera egunean bertan, aurretik agortzen ez badira betiere.

BIDEOA: Iazko edizioan Unai Iturriaga eta Amets Arzallusen artean eginiko bertso-sorta.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=HKcKgEiOsNM]

Aurreko edizioetako bideo gehiago daude ikusgai bertsoa.com web-gunean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide