EH Bildu Amurriok Eusko Jaurlaritzari Gizarte Larrialdietarako Laguntzen aurrekontu-saila handitu dezan eskatu dio.
Amurrioko udalak 35.300 euro jarri behar izan ditu aurtengo Gizarte Larrialdietarako Laguntzen eskaerei aurre egiteko. Diru-laguntza horiek udalek kudeatzen dituzte baina Eusko Jaurlaritzaren eskumena dira.
2015. urtean, Amurrioko udalak 119.000 euro aurreikusi zituen horretarako, baina %30 gehitu behar izan dio, berezko bitartekoak erabilita.
EH Bilduk azaldu du diru-laguntzek etxebizitza gastuak ordaintzeko, kredituak amortizatzeko, argia, ura edo ur beroaren faktura ordaintzeko balio dutela, besteak beste.
Horregatik, EH Bilduk eskatu dio EAJko udal taldeari Eusko Jaurlaritzari exijitu diezaion diru-laguntza horien ardura hartzea.