Urtarrilaren 10ean, goizeko 12:00etatik aurrera, Amurrioko Berditasunaren Aldeko Herri Lasterketaren IV. Edizioa ospatuko dute.
Oinkariak Atletismo taldeak antolatutako frogak hiru lasterketa izango ditu. Lehenengoa lasterketa herrikoia izango da eta korrikalariek 8,5km egin behar izango dituzte. 13:00ean 10 eta 15 urte bitartekoen gazteen lasterketaren ordua izango da. Horiek kilometro bat duen ibilbidea egin beharko dute. Bukatzeko 13:10ean txikienek parte hartu ahal izango dute 500 metroko lasterketa eginez. Lasterketa guztiak Frontoi Kaletik aterako dira eta herriko kaleetatik izango dira ibilbideak
Sariak lehenengo 3 sailkatuentzako eta herriko 3 sailkatuentzako egongo dira, bai gizonezko zein emakumezkoetan. Horrez gain, lasterketa bukatzen duten korrikalari guztientzat opariak egongo dira.
Izen ematea
Adin txikikoentzat doaneko lasterketa izango da eta egunean bertan eman ahal izango dute izena. Helduek, aldiz, 5 euroren truk egin dezakete inskripzioa. Horretarako www.sailkapenak.com web gunera sartu beharko dira eta bertan izena eman. Lortutako dirua, Amurrioko APDEMA Elkarteari emango diote, lasterketaren antolakuntzan lagundu dutelako.