Hauxe Da Amurrioko udal aldizkariak argitaratu duenez, abenduaren 30era arte zabalik egongo da Reforamurrio Enpresaldea Enpresen Mintegian eta Zentroan dauden modulu eta bulegoetara errenta erregimenean sartzeko eskabideak aurkezteko epea. Lokal horiek jarduera zerbitzuen sektorean (“bulegoak”) burutzen duten edo burutuko duten enpresa edo pertsona sustatzaileentzat daude prestatuta.
Modulu edo bulego bakoitzaren alokairu-prezioan (m2-ko 10,3 eurotik 55,09ra bitartekoa) sartuta daude errentan hartutako lokal bakoitzaren kontsumo gastuak (argia, ADSL, berogailua, garbiketa, e.a., bai eta zerbitzu komun batzuk ere. Hainbat hobari daude. Informazio gehiago behar izanez gero eta Reforamurrio Enpresaldeko lokal eta moduluak esleitzeko baldintza pleguak jaso nahi dituenak Amurrio Bidean-era (El Refor Kalea zg) jo dezake edo 945891721 telefono-zenbakira deitu edo autoempleo@amurriobidean.org kontsultatu.