Hitzordua otsailaren 27an izango da Amurrio Antzokian. Ideia Korrontzi musika taldearena izan da, bera jarri baitzen harremanetan Aiara Dantza Taldearekin.
Musika taldearen asmoa da azkenengo diskoaren abestiak jotzea eta Aiara Dantza Taldeak eta Oinkariak Taldeak -Korrontzirekin aritu ohi dena, alegia- koreografia egitea.
Entseguak hasi dituzte dagoeneko eta Korrontziko trikitilariak ez ezik Oinkariakeko dantza irakasleak ere parte hartzen dute. 7 dantza prestatu dituzte jadanik.
Oinkariak abenduaren 13an egon zen Amurrio Antzokian “Itsasoaren emazteak” ikuskizunaren eskutik.