Amurrioko Udalak gardentasunerako web-ataria abiatu du, 19/2013 legea beteta. Tokiko erakundearen jardueraren eta antolakuntzaren inguruko informazioa eskaintzen du web-orrialdeak eta 6 atalek osatzen dute: udala, informazio ekonomiko finantzarioa eta ondarezkoa, kontratazio, hitzarmen eta diru-laguntzak, udal plangintza, udal araudia eta herritarrei zuzendutako zerbitzuak.
Atal bakoitzak hainbat dokumentu jasotzen ditu.
Amurrioko alkatea Josune Irabienek azaldu du gardentasunak komunikazio tresna eraginkorra izan behar duela.