Julen Latorre txirrindularia Euskadiko Selekzioaren parte da. Asteburu honetan Belgikan eta Frantzian egon dira ziklokrosean lehiatzen.
Larunbatean Belgikan egon zen, Antwerpenen. Bertan 24. postua lortu zuen. Txirrindulariak adierazi duenaren arabera, irteeran azkeneko ilaran jarri zituzten arren sentsazioak onak izan ziren eta pixkanaka-pixkanaka postuak aurreratzen joan zen. Lasterketa hori maila handikoa dela baieztatu du “ziklokrosak hemen futbolak duen indar beste du.
Frantzian, berriz, garaipena lortu zuen irteeratik lasterketa burua hartuz. Lasterketaren maila ez zen Belgikakoa bezain altua, baina, “Oso gogorra izan zen, 40 minutu korritu beharrean ordu bete korritu genuelako” esan du Latorrek.
Esperientzia bikaina izan dela adierazi du, Belgikan munduko ziklokros txirrindulari onenak lehiatzen ikusi dituelako eta selekzioan dagoen giroa ezin hobea delako.
Euskadiko Selekzioa
Julenen kategorian 3 dira Euskadiko Selekzioan daudenak. Belgikako maila altuaren ondorioz, beste bi txirrindulariak %80ko araua dela eta kanporatu zituzten. Frantzian ordea, oso ondo aritu ziren eta Julen eta beste bi gazteen artean bete zuten podiuma.
Mendiko eta ziklokroseko txirrindularirik onena
Larunbatean, Julen Latorre mendiko eta ziklokroseko junior txirrindularirik onena izendatu zuten. Nahiz eta sariaren bila ezin izan zen joan, Julen oso pozik dago aurten lortu dituen emaitzekin eta sari hau jasotzeagatik.