Bizkaiko Urtxintxa Eskolak kudeatzen duen Tertanga Kulturaleko "Euskararen jolas parkea" proiektua gauzatu da azkenik. Abenduaren 19an dozenaka haur eta helduk ekin zioten 3 lan-saioetan haurrek zehaztutako jolas-parkea auzolanean eraikitzeari.
Material birziklatuz eta Hiritik At arkitekto kolektiboaren laguntzarekin, haur eta helduek auzolanean eraiki zituzten haretokia, zirkuitua, pelotadun mastak eta txirrista eskalagarria.
Orain, jolas-parkea herritar guztientzako erabilgarri dago, ateak irekita baititu Tertangako aterpetxeko eremuak.
Euskararen Jolas parkea nolakoa izan behar duen erabakitzeko prozesuaren argazki bilduma hemen.
Proiektuaren berri zehatza Julene Onaindiak eman zuen web-gune honetan argitaratutako elkarrizketan.