Orain Amurriok salatu du abenduan ez dutela udal osoko bilkurarik egingo

Erredakzioa 2015ko abe. 15a, 10:20

Orain Amurrio udal-taldeak prentsa-oharra zabaldu du salatzeko abenduan ez dela udalbatzarik egingo. Azaroan horrela erabaki zuten udal osoko bilkuran EAJ, PSE-EE eta PP taldeen aldeko bozekin. Orain Amurriok, Amurrio Guk Baik eta EH Bilduk, ordea, kontrako botoa eman zuten. Abenduko udal osoko bilkura ez ezik abuztukoa ere ez da egingo.

Orain Amurrioren ustez erabaki horrek udalaren kudeaketa motelduko du eta taldeen adierazpen gaitasuna murriztu.

Horri aurre egiteko, Orain Amurriok eskaini zien EH Bilduri eta Amurrio Guk Bairi premiazko udalbatza deitzea abenduan. Baina proposamenak ez du babes nahikorik jaso.

Orain Amurriok bi mozio aurkeztu nahi ditu; bata finantza-maileguak atzeratzeko, dirua auzoetan inbertitzeko, eta ibaiaren eta araztegiaren inguruan bestea.

Dietei uko egiteko prest

Azaroko udal osoko bilkuran erabaki zuten abenduko eta abuztuko udalbatzak bertan behera uztea. Arrazoi ekonomikoak argudiatu zituzten horretarako, besteak beste. Hori dela eta, Orain Amurriok azaldu du prest dagoela uko egiteko udal osoko bilkura horietan parte hartzeagatik dietetan jasoko lukeen diru kopuruari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide