Amurrion egindako azken udal osoko bilkuran alderdi guztien adostasuna jaso zuen Saratxoko industrialdea eta herrigunea elkartuko dituen bidearen eraikitzeak.
Horretarako 63.470 euroko aurrekontua dute. Horietatik 54.300 euro Jaurlaritzako Ingurumen sailak emandako diru-laguntza da. 1.538 metrotako bidea izango da, Reforrean hasi eta Saratxoko Los Mesones auzoan bukatuko da.