EH Bilduk kontratazio epeak betetzea eskatu dio gobernu taldeari

Erredakzioa 2015ko abe. 13a, 10:00

EH Bildu Amurriok eskatu dio gobernu taldeari kontratazio eta esleipenetarako markatutako epeak betetzeko. Koalizioak azaldu duenez, Gobernu taldeak sistematikoki ez ditu epeak betetzen, ez ditu esleipenak denboraz ateratzen eta horrek ilegalitatetik hurbil dauden irtenbideak bilatzera eramaten ditu.

EH Bildu Amurriok gobernu taldeari kontratazio eta esleipenetarako markatuta dauden epeak betetzeko eskatu dio. Koalizioak azaldu duenez, Gobernu taldeak sistematikoki ez ditu epeak betetzen, ez ditu esleipenak denboraz ateratzen eta horrek ilegalitatetik hurbil dauden irtenbideak bilatzera eramaten ditu.

 EH Bildu Amurriok egoera hau kiroldegiaren gestioa, Kultur Etxea, Trikitrixa eskola, dantza eskola edo etxebizitza komunitarioaren programaren kontratuen berritzearekin errepikatu den egoera dela salatu du. “Epeak agortuta daudenean eta zerbitzuak ematen jarraitzeari uzteko arrisku argia dagoenean, PNVko Gobernuak demagogia eginez eta erantzukizunaz baliatuz oposizioko taldeoi beste alde batera begiratzeko eskatzen digu”, zehaztu du Eva Blancok.

Udal esleipenen egoera ezagutzeko asmoz, EH Bilduk kontratazioen egoera zein den argitzen duen zerrenda bat luzatzea planteatzen du,hiru hilabete edo seihilabeteko maiztasunarekin, oposiziotik ikustatu ahal izateko eta, epe barruan, neurriak proposatzeko. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide