Abenduaren 18an izango da Piritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna Bañueta Kiroldegian. Arratsaldeko 18:00etan “Amalur” antzezlana aurkeztuko dute. Bertaratu ahal izateko sarrerak salgai daude Amurrioko Kultur Etxean.
Sarrera bakoitzak 4 euro balioko ditu hiru urteko umeentzat edo nagusientzat. Bi urtetik beherakoentzat, aldiz, doako sarrera emango zaie.
Horiek eskuratzeko ordutegia 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 21:00etara da, larunbatean berriz 10:00etatik 14:00etara. Momentuz 450 sarrera geratzen dira.