Abenduko hilabetean Amurrioko Antzokiak hasiera eman dio “Gabonetan kultura oparitu” kanpainari. Horrekin publikoaren leialtasuna lortzea bilatzen du Antzokiak.
20 euroren truk lortu ahal izango dute herritarrek txartela. Horri esker 2016. urtean hainbat abantaila izango dituzte. Batetik, antzokian egingo diren ekintza guztietan deskontua.
Bestetik, lehentasuna izango dute sarrera erosteko unean. Gainera zinemarako 4 sarrera doan eskuratuko dituzte eta informazio guztia emailez jasoko dute.
Kultur etxean zein antzokian eros daiteke txartela.
Zinema bonoak
Zinemarako bonoak ere erosi ahal izango dira. Bono bakoitzak 12 euro balio ditu eta 4 pelikula ikusteko balio izango du. Bono gabe 2016ko prezioak berdinak izango dira: 3,60 euro edo 4,80.