Abenduaren 23an izango da Amurrio Hiriko VIII. Gabon Kanta Erronda arratsaldeko 6etatik aurrera. Parte hartu nahi dutenek, abenduaren 12 arte izango dute izena emateko aukera. Horretarako Kultur Etxera hurbildu behar izango dira.
Koroa 8 pertsonek gutxienez osatu beharko dute. Parte-hartzeko bi kategoria ezberdin egongo dira. Batetik, A Kategoria, hau da, Koral musikari ekiten dioten ohiko koroek. Bestetik, B Kategoria, afizionatuak.
Abesteko hiru leku egongo dira eta koroek hiru lekuetan egin beharko dute kanta: Kultur Etxearen aurrean, Guk pasealekuan, eta Larrinaga kaleko oinezko gunean. Gutxienez bakoitzak bi gabon kanta, abestuko ditu leku bakoitzean.